Trebiñutik irten zen apirilaren 7an eta gaur apirilaren 17an iritsi da Donostiara Korrika. 5.402 kilometro gelditu gabe korrika euskararen alde, euskaldunon hizkuntzaren alde. Euskararen aldeko kultur ekitaldi honek bi urtez behin pila bat jenderi korrika egitera animatzen dio. Maitatu, ikasi, ari EUSKALARI lema eraman du aurtengoan. Eskukoa eskuz esku joan da eta azkenean gaur jakin dugu bertan zeraman mezua. Mezu horretan denei animatzen digu EUSKALARI izatera eta nahi eta euskaraz gutxi egin gutxi horrek EUSKALARI egiten du pertsona batek.
Orain aurtengoari agur esateko unea iritsi da eta hurrengoari itxaroteko unea. Egun hori heldu arte gogora dezagun Korrikak daraman esaldiak bere ibilbidean zehar.
-Ika ika ika Korrika!!!
-Hemen gaude euskararen alde!!!!
- _____ ere Euskaraz!!!!!
Nahiz eta blog hau erdaraz izan badaudelako euskaraz ez dakiten irakurleak Euskal Herrikoak ez direlako,noski. Hitz egin dezagun euskaraz!!!! Borroka dezagun gure hizkuntzaren alde!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario